Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información
Hotela Jatetxea Imaz - Hotel Seguran (Gipuzkoa)
Sarrera: Irteera:
Hotel Imaz

ONGI ETORRI IMAZ HOTELERA

Gipuzkoako Segura herriaren bihotzean dagoen familia-hotela, 2016an inauguratua. Erabat domotizatua, efizientea eta jasangarria. Bederatzi logela dauzkagu, eroso egoteko behar den guztiarekin hornituta, bai eta taberna-jatetxe bat ere, inguruetako gastronomia onenaz gozatzeko.

Banakako logela
Banakako

67 €/ gaueko

Banakako logela

Banakako bi logela dauzkagu. Batak Aizkorrira ematen du, komuneko leihatea karkabara zuzenduta dagoela; besteak, berriz, Segurako alde zaharrera ematen du.

67 €/ gaueko

Logela bikoitza
Bikoitza

92 €/ gaueko

Logela bikoitza

Zazpi logela bikoitz dauzkagu, leihate handiei esker argitsuak oso, mendialdera nahiz Segurako alde zaharrera ematen dutela.

92 €/ gaueko

Batentzako logela bikoitza
Baten. Bikoi.

82 €/ gaueko

Batentzako bikoitza

Pertsona batentzako lau logela bikoitz dauzkagu, mendiko nahiz Segurako alde zaharreko bistak eta komun pribatua dituztela.

82 €/ gaueko

Logela bikoitza, mendi-bistarekin
Bikoi. mendi-bista

97 €/ gaueko

Logela bikoitza, mendi-bistarekin

Bi logela bikoitz ditugu, Aizkorriko bistekin eta komun pribatuarekin, argitsuak eta leihate handikoak.

97 €/ gaueko

GURE ZERBITZUAK

Imaz Jatetxea
SUKALDARITZA TRADIZIONALA

JATETXEA

Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen duen jatetxea, bertako produktuez eta Gipuzkoako gastronomiaz etxeko giroan gozatzeko.

Bazkari, afari eta ospakizunetarako, leku ezin aproposagoa.

Bar Imaz
HAR EZAZU ATSEDEN GURE

TABERNA-KAFETEGIAN

Gure tabernan, Segurako giroan murgilduta dastatu ahal izango dituzu kafea, freskagarriak, garagardoa edo kopak, patxada osoz.

Leku benetan lasaia, arazoak ahazteko eta etxean bezala sentitzeko.

Meetings in Segura
ARETO BAT DAUKAGU

BILERAK ETA BILTZARRAK EGITEKO

Areto bat eskaintzen dizugu, mota guztietako biltzarrak eta enpresa-ekitaldiak egiteko prestatua.

Zuk nahi bezala antolatuko ditugu mahaiak, flipchart-a, proiektorea, etab. Kontsulta iezaguzu.

Terrace
TERRAZA HANDI ETA

EGUZKITSUA

Gure hoteleko txokorik bereziena kanpoko terraza handi eta eguzkitsua izango da, ziur asko. Seguraren bihotzean bertan dagoenez, erreferentzia-puntua da herrian, eta bertako sentiarazten du bisitaria.

Leku ezin hobea da Segurako aire leunaz gozatzeko eta, Aizkorri ederrari begira, zer edo zer jan-edateko.

LILURATU ZAITEZ

SEGURAKO INGURUNEAREKIN

Gure herrian, txoko guztietan arnasten da historia. Leku enblematikoak aurkituko dituzu hemen, arkitektura klasikoaren adibide ikusgarriak, natura dotorez inguratuta.

Halako lekuetan, lasaitasun osoz ibiltzea eta inguruneaz gozatzea beste aukerarik ez dago.

ESKAINTZAK

LASTER

Galeria
BEZEROEN IRITZIAK
DEITU GURERA

943 80 10 25